XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertso-sail batzuek, erdiak-edo, egille ez-ezagunarenak dira.

Baiñan besteak aita nor duten badakigu: bertsolariak jarritakoetan, Alzo`ko Imaz, Zubiria, Elgoibar`ko Etxaniz, Durango`ko Pantxillon; ta gizon eskolatuak egindakoetan: Aita Uriarte, Eusebio Maria Azkue, Ibazeta....

Bertso auek ondo ulertuko baziran, gerra artako berri ikasi bearra zegoan.

Ta ez Marruekos eta Españiaren arteko politikaren eta gerrako gertakarien berri bakarrik; baita ere urrutiko pasadizu aiek gure artera zer ondorio ekarri zuten.

Orregatik, oiek danak ikasten saiatu gera lenengo, kondaira-liburuetan, garai artako periodikoetan eta al genduan toki guzietan aztertuaz.

Ta, urrena, zenbait atal berezitan eta bertsoen aurretik ere bai, ikasitakoak al bezin argien idatzi ditugu, irakurlea bertso guzien esan-naiaz nekerik gabe jabetu dedin.

Afrika`ko gerra onetzaz egin deguna, txandaka, Euskalerriak parte artu duan gerra guzietaz egin-asmoak ditugu: frantzestea, karlisten eta liberalen artekoak, Cuba`koa, Afrika`ko bigarrena, 1914`ekoa, eta abar.

Orretarako denbora bear da, ordea, eta urte batzuek joango dira langintza orretan.

Baiñan, ori egindakoan, argi berri bat izango degu, bertsolariak gure erriarentzat zer izan diran ikusteko.